| |

Talaia industrialdea, 4 15 zk. - Oiartzun (Gipuzkoa)

Email:
adostoldoak@gmail.com

Tfnoa:
637 276 545

Produktuak


Ados Toldoak-en askotariko produktuak ditugu.
Toldoen, estoreen, karpen eta abarren diseinuaz, fabrikazioaz eta instalazioaz arduratzen gara, prozesu osoan zehar.
Edozein espaziora egokitzen gara eta denetariko produktuak erabiltzen ditugu, gortina biribilgarrietatik kremailerazko edo kutxako toldoetaraino.
Toldoak eta olanak errotulatzen ditugu, diseinu pertsonalizatuekin.

xxxx
ADOS TOLDOAK

Toldoen diseinuan, fabrikazioan eta instalazioan adituak Euskal Herrian.

Toldoak

Toldoen fabrikazioa eta instalazioa

Ados Toldoak-en arlo guztiez arduratzen gara: toldoa diseinatzeaz, fabrikatzeaz, eta, azkenik, instalatzeaz.
Ohiko toldoak eta toldo motorizatuak egiten ditugu, partikularren zein profesionalen terrazentzat, mugikorretik bertatik maneiatzeko aukerarekin.

  • Storbox kutxako toldoa
  • Microbox modeloko toldo bertikala
  • Puntu zuzeneko toldoa, Microbox kutxarekin
  • Cambales modeloko toldoa
  • Ordesa modeloko toldoa
Olanak

Olanen diseinua, fabrikazioa eta instalazioa

PVCzko olanak kamioientzat (errotuluekin edo errotulurik gabe).
Mekanismo eta material erresistente ezberdinak erabiltzen ditugu, bezeroaren beharren arabera, zama behar bezala babesteko. Kamioientzako lapurreten aurkako olanak eskaintzen ditugu, altzairuz egindako barneko sareekin, ebaketak egitea eragozteko eta merkantzia babesteko.

  • Kamioientzako olanazko sabaia - Kamioientzako alboko olana-erdia
  • Fruta kamioientzako olana - Iraulki kamioientzako olana
  • Alboko olana tenkatzaileekin - Kamioientzako XL tamainako olana
  • Lapurreten aurkako saredun olana
Errotulazioak

Mota guztietako toldoak, olanak eta ibilgailuak errotulatzen ditugu, testu edota logotipoekin.

Errotulazio iraunkorrak eta kalitate handikoak egiten ditugu, lokalen barruan zein kanpoan jartzeko modukoak.

Ados Toldoak-en neurrira egindako errotulu argidunak diseinatzen eta fabrikatzen ditugu, Gipuzkoa osoarentzat.

  • Binilozko errotuluak eta errotulazio argiduna
  • PVCzko olanen gaineko errotulazioa
Gortinak

Neurrira egindako denetariko gortinak fabrikatzen ditugu

Ados Toldoak-en, zure gortinetarako neurriak neurtzeaz eta gortinen euskarriak instalatzeaz arduratzen gara, edozein motakoak direla ere: ohiko barrak, errail lerrakorrak, errezeletarako sistema, edo motorizatuak.

Gortinak fabrikatzeko prozesuan, praktikotasuna (argitik eta soinutik isolatzeko gaitasuna) eta estetika uztartzen saiatzen gara beti.

  • Gauerako eta egunerako gortinak
  • Panel japoniarra
  • Gortina bertikalak, uhindurekin edo uhindurarik gabea
  • Ehun ezberdinetako gortina bertikalak
  • Gortina tolesgarriak
  • Gortina tradizionalak uhindurekin
  • Gortina veneziarrak edo tolesdunak
  • Gortina motorizatuak
Estoreak

Screen motako estoreak (gortina tolesgarriak), dekoraziora egokituak

Gure estoreek screen motako ehun sorta handia dute, kolore askotarikoak, gortinekin ahalik eta hobekien konbinatzeko.

Gortina bertikalen eta estoreen konbinazio ugari eskaintzen ditugu, hala nola irekidura desberdinetako estoreak, irudien inprimatze digitala duten estoreak, gardenak diren baina UVA izpietatik babesten gaituzten estoreak, eta abar.

Eguzkitik babesteaz gain, honako ezaugarri hauek ere dituzte:

  • Hezetasunarekiko erresistenteak dira
  • Islatzaileak eta suaren aurkakoak dira
  • Ez dute metal astunik (beruna…)
  • Izpi ultramoreak blokeatzen dituzte
  • Bakterioen eta onddoen kontrakoak dira
  • Askotariko irekidura mailak dituzte: oso irekiak / irekidura ertainekoak / irekidura txikikoak / itxiak
Karpak

Karpa finko edo tolesgarriak, gure bezeroen beharretara egokituak

Ados Toldoak-en gure bezeroen beharretara egokitutako karpak diseinatzen, fabrikatzen eta instalatzen ditugu, bai jaietarako baita biltegiratze industrialerako ere.

Neurrira egindako karpen egiturak fabrikatu eta instalatu egiten ditugu, Gipuzkoa osoan. Gurekin kontsultatu dezakezu, inolako konpromisorik gabe.

  • Jaietarako eta ekintzetarako karpak
  • Karpa tolesgarriak
  • Biltegiratze karpa industrialak
Pergolak

Pergola bioklimatikoak (itxiturak eta kristalezko egiturak)

Pergolen diseinu proiektua egiten dugu, ondoren Udalari aurkezteko, araudiaren eta bezero bakoitzaren lizentziaren arabera.

Etxeko pergolak: Zure terrazako itxiturak ingurumen bioklimatizatu berezia ematen dio terrazari, eta eguraldi txarretik babesten du.

Ostalaritzako pergolak: Tabernen eta jatetxeen terrazak ixteko.

  • Etxebizitzen terrazetako pergolak
  • Tabernen eta jatetxeen terrazetako pergolak
Eltxo sareak

Eltxo sareak instalatzen ditugu ateetan zein leihoetan

Ados Toldoak-en, zure etxea babesteko behar duzun eltxo sarea instalatzen dugu.

Eltxo sareak ateetan eta leihoetan instalatzen ditugu, horizontalki edo bertikalki irekitzeko aukerarekin.

Babestu zure etxea edo negozioa gure eltxo sare dotore eta praktikoekin

  • Ateetarako eltxo sare tolesdunak
  • Neurrira egindako eltxo sare tolesgarriak

Kontaktu

Talaia industrialdea, 4 15 zk. - 20180 Oiartzun (Gipuzkoa)

637 276 545

adostoldoak@gmail.com

xxxx

Lege loturak


Sare sozialak

© Ados Toldoak Eskubide guztiak erreserbatuta